94 400 11 33 iberba@iberba.eus


Turismo eta ekintza etnokulturalak

Benetako Euskal Herria-Nafarroa ezagutu nahi izanez gero, Iberbaren Kukubatek hainbat aukera eskaintzen dizu: egun osoko txangoak, egun erdikoak, adituekin solasaldiak…

Horretarako arlo bakoitzeko adituen sare bat daukagu eta zure interesguneei behar bezala erantzuten saiatzen gara: historia, mitologia, kultura, euskera, arkeologia, kantagintza, bertsolaritza, dantzagintza... www.kukubat.eus

 

      

 

Enpresetarako txangoak

Txango berezi bat, gogoan izaten den horietako bat, badago gauza hobeagorik enpresako langileei ala bezero bati eskaintzeko?

Txango horietan gure herria ezagutzeko aukera paregabea dago, betiere, ingurune erakargarri batera egindako txango baten bidez eta gai bat erdigunean jarrita: historia, mitologia, euskeraren jatorria…

Hau ere bezeroei eskaintzea interesgarria izan daiteke herri hau ezagutzeko gogoa edukiz gero. Europako herri zaharrenak badu erakusteko gauza asko eta txangoen bidez aisia eta kultura uztartzeko aukera aparta dago.

    

Ondare inmateriala: nafar tortilla

Kukubatek, patata tortillari buruz Europan oraingoz dagoen aipamen zaharrenari dagokion garrantzia ematen dio eta nafar tortilla sustatzeko ekimena bultzatzen ari da urtero egiten den txapelketaren bidez.

Horrela gastronomiari euskaldunok egin diogun ekarpena nabarmendu nahi izan dugu.