94 400 11 33 iberba@iberba.eus


Berripaperak eta albisteak

Arlo komunikatiboa lantzeko, erakunde eta enpresa askok informazio bideak dituzte eta, zentzu horretan, Iberbak laguntza eskaintzen du: webguneen informazio atalak elikatzea, maiztasun zehatz bat duten berripaperak egitea, partaideentzako inkestak egitea, etab.

 

Biltzarrak…

Iberbak biltzar eta antzeko ekitaldiak antolatzen laguntzen du: idazkaritza eta koordinazio lanak, materialak jasotzeko jarraipena (ponentziak, komunikazioak…), azpiegitura lanak (lokalak, jatekoak…), biltzar eguneko zereginak (etorritakoei harrera…), komunikazio lanak, etab.

Euskera sustatzeko ekintzak

Motibazio ekintzak oso lagungarriak dira langileen arteko euskerazko harremanak normalizatzeko: parte hartzeko ekintzak (adibidez bertsoak edo txisteak sortzea) hizlariak ekartzea, lehiaketak, zozketak…

Barne harremanak sustatzeko ekintza berezituez gain, gizartean egiten diren ekintza masiboekin (Euskaraldia, Korrika…) nahiz txikiekin (tokian tokiko Berbalagunak, euskera elkarteak…) bat egiteko beharrezko baliabideak eskaintzen ditugu.